XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eliza gainetik ez baitzen gehiago deusik erortzen, xirio pizterat abiatu dire.

Orduan ikusi dute zer zen gertatu, haste hartan ez baitzuten batere pentsatu ihurzuriaren lana zitakela.

Eletrika-ari guziak erretzen ari ziren; ke kirets batek betetzen zuen barne guzia.

Ez zen nihor kolpaturik, zarrapo batzu salbu; bainan ileak eta soinekoak errautsez ta kisuz estaliak ziren.

Zer gerta ere, jende guziak aterarazi zituzten.

Gizon bakar batzu egon ziren, tokika pizten ziren suen hiltzeko.

Eliza zola berina-puskez eta egur ala harri-purruskez betea zen.

Ihurzuria, ximixt-orratzerat jautsirik, eliza-dorretik sartu zen eta, barnez barne iraganik, leiho batetik atera, eletrik-etxolarat buruz.

Laugarren galeria gainean zagon hiru metra gorako kurutzea erorarazi zuen organo ondoraino.

Beharrik ez baitzen nihor, toki hartan muntatzen hasia baitzuten Ortzegun sainduko aldarea.

Kurutze hori porroskatua izan da; eta puska batzu joan dire aldare-nausiaren aintzineko apez-alkietaraino.

Egiazko mirakuilua, ez baitu nihork minartu.

Dorreko ate eta barne guzia xehakatuak izan dire.

Leihoetako berinak oro hautsiak eta burdinak berak bihurdikatuak.

Gau guzian, aldizkatuz, lan eta lan egin dute gizonek.

Biharamunean prest zen eliza eta garbi, Berho jaun apezaren ehorketarako.

(Le Courrier... guk euskararatua).